XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

OARKERAK

I.ko Indar-neurtze oetarako aukeratzen diran lan guziak bialduak izan bear dute korrioaren bidez paper bilgo ziertotu edo zertifikatuetan, zuzende onekiñ: SEÑOR SECRETARIO DEL CONSISTORIO DE JUEGOS FLORALES EUSKAROS.

- SAN SEBASTIAN.

2.garren Lan guziak bialdu bear dira indar-neurtze oetarako, esan dan eran, datorren Abuztuaren 30-erako.

3.garren Lan guztietan egilleak agertu bearko du bere lanaren oñean berak sortua dan lana, eta, ala ezpalitz, siñalatuko du zer moldaeratik antolatu duen.

4.garren Lan bakoitzak ekarriko du barrenen paper-bilgo ichi bat, ipiñirik bertan izkribatzallearen izen eta izengaña edo lonbrea, non bizi dan agertzen duela.

5.garren Musikalarien lanak esamiñatuko dituen Batzar-epallea egingo dute iru maisu euskaldun jakintsu ezagutuak, eta bere erabakidaren kontra alchatzeko ez da eskubiderik izango, ala nola izango ez dan ere izkribatzalléen artean.

6.garren Baldiñ Euskal-itz jostaldietako edo musikalarien Batzar-epallearen iritziyan, saririk merezi ezpalute aurkezten diran lanak, izango dute ayek eskubidea bakoitzak bere indar-neurtzeak utsaz emateko, ala nola ondo deritzaten aldeera eta aipamen onragarriyak siñalatzeko.

7.garren Eziñ opako dute azalde ontan jarri diran sariyetara, iru bider sari bat bera irabazi dutenak, baña aurkeztu litezke indar-neurtzaz kanpora, orla datozela agertzen dutela, eta emango zaye Bitezar onragarri bat, mereziya baderitzate Euskal-itz jostaldietako edo musikalarien Batzar-epalleak.

8.garren Indar-neurtze ontan aurkezteko prestatu nai duten danboliñ-taldeai emango zaizkate sarituak izaten diran moldaeren paper-irudiak aurrez bear dan denborarekiñ, Batzar-epalleak argitu dezan batere dudarik izango balute.

9.garren Izkirirazko moldaera guziak esamiñatuko ditu Euskal-itz-jostaldien Batzarreak eta sarituak izaten diranetatik batzuek moldizkiratuko dira osto banaketan, beren egilleai ogeina emanik.